ZER DA?

Proiektu honi buruz jakin behar duzun guztia

Pantaila globala, proiektu irekia

Izenburua Pantaila Globala da, eta Andrés Hispanorekin batera erakusketako komisarioak diren Gilles Lipovetsky eta Jean Serroy-ren izenburu bereko liburuan oinarrituta dago.

Pantaila Globala erakusketak XXI. mendean gugan eragina duten pantaila guztiak ditu aztergai: zinema, telebista, ordenagailuak, telefono adimendunak, taula digitalak, zaintza-pantailak eta abar. Gure bizitzara geratzeko asmoz iritsi diren, orain arte ezagutu ez den boterea duten eta sektore guztiak (sektore pribatua, sektore soziala, kultura, artea, zientzia eta politika) eraginpean hartzen dituzten pantaila guztiak.

Pantaila Globala da, ikusle gisa kontsumitzen ditugun irudiak ugaltzen baititu. Erakusketa fisikoan, irudi horiek zazpi eremutan agertzen dira. Zehazki, historia, politika, kirola, publizitatea, gehiegitasuna, jokoa eta zaintza dituzte aztergai eremu horiek.

Pantaila Globala da, ez baita espezialistek (zinemagileek, bideoartistek, dokumentalistek eta abar) sortutako irudietara mugatzen. Aitzitik, Internet eta teknologia berriak ahalbidetzen ari diren sormen kolektiboaren eztandarekin sortutako irudi guztietara irekita dago.

Beraz, proiektu ireki, ebolutibo eta partekatu batean parte hartzera gonbidatuta zaude.

  • Sorkuntzari eta baterako sorkuntzari lotutako esperimentua da, eta honako hauek osatzen dute: 2012ko urtarrilaren 24tik maiatzaren 27ra bitarte CCCBn izango den erakusketa fisikoak edo presentzialak, eta erakusketa fisikoaren aurretik, erakusketa horren garaian eta ondoren ere funtzionatuko duen plataforma birtualak.
  • Komisarioek proposatutako eremua ezagutu ahal izango duzu. Bertan, pantailen ahalmenaz duten ikuspegia dago garatuta. Halaber, kontraeremua sortu ahal izango duzu. Bertan, erakusketa definitzen duten zazpi gaien artean aukeratu, eta zeure ikuspegia eman ahal izango duzu.

 

Itzuli

Pantaila globala, erakusketa

Pantaila Globala erakusketak oinarrizko ideia erradikal bat du abiapuntu: pantaila guztiak –telefono mugikorra, telebista, ordenagailua, bideojokoak edo Internet– 150 m-tik gorako pantaila jarraitu bakar batean integratzea. Ikus-entzunezko strip horrek hautsi egiten ditu ohiko muntaiaren eskemak (pantaila bakanak), eta pantailek gaur egun gure bizitzaren eremu guztiak taxutzeko prozesua xehatzen du, hots, pantaila mundu bihurtzeko eta mundua pantaila bihurtzeko prozesua.

Erakusketari buruzko informazio gehiago

Itzuli

Pantaila Globala, proiektu birtuala

Pantaila Globala erakusketaren alderdi birtuala bertsio presentzialaren aurretik, bitartean eta ondoren funtzionatuko duen plataforma bat da. Hiru fase bereizi behar dira:

  1. Inkubazioa. Lehen fasea inkubazioari buruzkoa da, eta ezkutuan geratu ohi diren erakusketaren garapen-prozesuak ezagutzera emateko eta, batez ere, laguntzaileek eta sortzaileek sortutako kontraeremuko materiala biltzeko baliagarria izango da.
  2. Erakusketa. Eremuak eta kontraeremuak erakusketa presentzialaren tentsio dialektikoa sortzen dute. Alde batetik, eremua, pantaila-larruazalaren diskurtsoa, komisarioek sortua; bestetik, kontraeremua, erabiltzaileek sortutako kontraerakusketa. Pantaila Globala erakusketa Interneteko erakusketaren generoa zabaltzeko proba-eremu bihur daiteke, aldaketa bizkorreko etorkizunak planteatzen dituen erronka eta dilema guztiak aurrean ditugula.
  3. Erakusketaren ondokoa. Pantaila Globala erakusketak erakusketa fisikoaren ibiltaritzekin, proiektuaren bilakaera kontzeptuala eta formala erregistratzeko artxibo baten sorkuntzarekin eta laguntzaile eta sortzaile guztien ekarpenekin jarraituko du.

 

Pantaila Globala erakusketa prozesuak dirauen bitartean sortzen diren sareetara zabal daiteke, eta lan-taldeetara, sortzen diren sinergietara eta, batez ere, ikus-entzunezkoen galaxian gertatzen diren aldaketen inguruko hausnarketa, sorkuntza eta esperimentaziorako gune bihur daitekeen plataforma birtual baten ondorioetara -oraindik aurreikusi ez diren ondorioetara, alegia- irits daiteke.

Proiektu birtualari buruzko informazio gehiago

Itzuli

Parte hartzeko modua

Pantaila Globala erakusketa proiektu irekia da, eta zure parte-hartzea behar du. Eremuan, pantaila bakoitzaren inguruko gogoeta egiten duten ikus-entzunezko obrak daude. Eta zuek, erabiltzaileok, kontraeremua proposatzen duzue, obren inguruan duzuen ikuspegitik abiatuta. Horrela, beraz, parte hartu nahi baduzu, erakusketaren zazpi gaietako bati buruzko bideo bat egin, eta formulario. honen bidez helarazi behar duzu. Bideo horiek web-orri honetan ikus daitekeen erakusketa birtualean zein CCCBn, 2012ko urtarrilaren 24tik maiatzaren 27ra bitarte egingo den erakusketa fisiko edo presentzialean txertatuko dira.

Itzuli

Lan-prozesua ezagutzea

Erakusketaren sorkuntza-prozesuak erakusketaren plataforma birtualaren bidez agertu nahi diren hainbat alderdi ematen ditu ezagutzera. Ildo horretan, blog bat sortu da komisarioek eta laguntzaileek gidoiaren eta horren formalizazioaren lorpenak eta dilemak azaltzeko eta horiei buruzko gogoeta egiteko. Blog horretan, komisarioek hainbat pantailari buruz egindako gogoetak, adituei egindako elkarrizketak edo lan-bileren zatiak aurkitu ahal izango dituzue, besteak beste.

Itzuli

Ibiltaritzak

Erakusketa Centre de Cultura Contemporània de Barcelona - CCCB izenekoan eta Donostiako San Telmo Museoan aurkeztuko da elkarren segidan, eta, 2013. urtetik aurrera, nazioarteko ibiltaritza hasiko da Centro de las Artes Monterrey (Mexiko) zentroan. Ibilbidea askotarikoa eta aldiberekoa izan daiteke.

 

Proiektua irekia, ebolutiboa eta partekatua da zentzu guztietan (sorkuntza-prozesuan, edukian eta forman), eta ibiltaritzak zeregin adierazgarria betetzen du proiektu horretan. Proiektua gauzatzen den erakundeetan, muntaia bakoitzak mugimenduaren, eraldaketaren, aldaketaren eta ikusleekiko elkarrizketa berriaren forma bat sortzen du, eta forma horrek hobetu eta aberastu egiten du proiektua.

Itzuli