ZER DA?

Proiektu honi buruz jakin behar duzun guztia

PANTAILA GLOBALA, PROIEKTU IREKIA

2012ko urtarrilaren 25etik maiatzaren 28ra CCCBk Pantaila Globala erakusketa aurkeztuko du, hain zuzen Gilles Lipovetsky-ren eta Jean Serroy-ren liburu homonimoan oinarritutako erakustaldia; bi egile horiek erakusketaren komisarioak dira, Andrés Hispano-rekin batera, gaur egungo gizartean pantailek duten boterea esploratzen duena izaki azken hau.

Erakusketa urriaren 1ean plataforma birtualaren aktibazioarekin hasi zen proiektu baten bigarren fasea da. Lehen helburu eta erronkak honako hauek izan ziren: erakusketa-proiektuaren inkubazio-lana ezagutzera ematea, ideien eta gaiari buruzko testuen eta bibliografiaren ekarpena egitea eta bideoak bidaliz erabiltzaileen parte-hartze aktiboa lortzea.

Pantaila Globalaren bigarren fasea erakusketa presentzialarekin hasten da eta eremua eta kontraeremua–erakusketa eta kontraerakusketa– bateratzea ahalbidetzen du, bertsio digitalak dakarren erronka inplizituarekin; izan ere, tesi "kuratorialetatik" urrundu gabe ez da eszenaratze fisikoaren transposizio soilera mugatzen. Erakusketaren generoak mundu birtualetan hizkuntza propioa izatea eskatzen du.

Ikus-entzunezko lanak jasotzeko deialdiak irekita jarraituko du erakustaldia aurkezten den bitartean eta bere lekualdaketek irauten duten bitartean.

Proiektuari buruz jakin beharreko guztia

 

Itzuli

NOLA FUNTZIONATZEN DU BISITA BIRTUALAK?

Pantaila Globalak bisita birtuala planteatzen du paisaia batean barrena; bertan erabiltzailea mugi daiteke, jolastu eta bere kabuz deskubritu ditzake gure erakustaldiko gaikako atalak: historia, politika, kirola, publizitatea, gehiegikeria, jagoletza eta jokoa. Mundu hori erakusketa presentziala osatzen duten elementuen metafora bat da, bi alor infinitu eta kontrajarrietan, eremuan eta kontraeremuan, gauzatuak. Eremuan, atal bakoitzean elkarreraginez, erabiltzaileak erakusketaren edukian sakontzea ahalbidetzen duten bideoak, testuak eta loturak aurki ditzake. Kontraeremuan ekarpenak egin dituztenek bidalitako bideoak erakutsiko dira.

 

Pantaila Globalaren bisita birtualera sartzeko UNITY-ko doako pluggina deskargatu besterik ez duzu egin behar. Instalatu ondoren jadanik Pantaila Globalaren bisita birtualerako sarbidea izango duzu.

 

Nabigazio automatikoa: mundu birtual honetan lehen aldiz sartu bazara, nabigazioa doakoa izango da. Komisarioek prestatutako pantaila-segidari jarraitzen dion ibilbidetik gidatuko zaituzte. Bi aukera izango dituzu aurrera edo atzera egiteko, aurreko edo hurrengo pantailara nabigatzeko baita kontraeremurako sarbidea izateko ere.

 

Eskuzko nabigazioa: edozein unetan alda zaitezke eskuzko nabigaziora paisaia horretan barrena libreki nabigatzeko kontrolen bat sakatuz:

 

 

Itzuli

TELEFONO MUGIKORREKO APLIKAZIOAK

Telefono mugikorreko aplikazioak atalean erakusketaren inguruan sortu diren aplikazio guztiak deskargatzeko behar duzun guztia aurkituko duzu. Oraingoz, Iphone eta Ipad-erako «El otro lado» aplikazioa dago eskura; erakusketa fisikoaren Joko Pantailaren gunean (espacio Pantalla Juego) erabiltzeko prestatua dago. Laster, bisita birtualaren Iphone-rako eta Ipad-erako bertsioa egongo da eskuragarri.

 

Itzuli