Ikusi zazpi pantailek zer iradokitzen dizuten. Nola ulertzen dituzun, nola bizi dituzun edo nola pairatzen dituzun. Zer inspiratzen dizuten eta nola probokatzen zaituzten. Pentsatu historian, politikan, kirolean, publizitatean, gehiegitasunean, jokoan eta zaintzan. Parte hartu aktiboki gertatzen ari diren kultura-aldaketetan. Erabili zeure tresnak. Sortu eta partekatu zure ikuspegia.
Bidali zure bideoaKIROLA PANTAILA
Kirolaren zer ikuspegi ari gara sortzen pantaila anizkoitzen bidez?

ZAINTZA PANTAILA
Anaia Handiaren beldur zara ala, aitzitik, behatzea eta zelatan egotea atsegin duzu?

HISTORIA PANTAILA
Ez al dago orainik iraganera begiratu gabe?

PUBLIZITATEA PANTAILA
Publizitatearen, marken, modaren eta joeren fana zara, ala horrek guztiak sumindu eta asaldatu egiten zaitu?

JOKOA PANTAILA
Nolako atsegin mota lortzen duzu pantaila zaharrekin eta berriekin?

POLITIKA PANTAILA
Pentsatu al duzu inoiz zer erlazio dauden pantaila mediatikoen eta politikaren jardunaren artean?

GEHIEGITASUNA PANTAILA
Abiadura, gehiegitasuna eta mugarik gabe bizitzea atsegin duzu eta hori guztia adierazi nahi duzu?

BIDALI ZURE BIDEOA
Sortu eta partekatu zure ikuspegia.
Parte hartu erakusketan. Aukeratu zazpi pantailetako bat, eta erantzun komisarioek egindako galderei bideo batekin.
BIDALI ZURE BIDEOA