FORMULARIOA

Parte hartu

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

 

Pantaila Globala erakusketak ikusleen ikuspegia jaso nahi du. Horretarako, gune birtual honen bitartez helarazten dizkiguzun bideoak txertatuko ditugu erakusketa fisikoan.

 

Nork parte har dezake?

  • Mundu osoko adindunek eta gurasoen edo legezko ordezkarien baimena duten adingabeek har dezakete parte, nazionalitatea edozein izanik ere.
  • Bideoek sinatuta egon beharko dute.Bideoak aurkezten dituen pertsonak egilea edo, adingabeen kasuan, legezko ordezkaria izan beharko du (ikus parte hartzeko oinarriak eta datuak babesteko politika).

 

Nolakoak izan behar dute bideoek?
  • Gehienez ere 2 minutuko iraupena izango duten ikus-entzunezko piezak izan behar dute, pantailak gaur egungo munduan duen ahalmenari buruzkoak.
  • Komisarioek planteatutako galderei eman beharreko ikus-entzunezko erantzunak izan behar dute.
  • Proiektuan zehaztutako pantaila-kategorietakoren batean integratuta egon behar dute: historiaren pantaila, politikaren pantaila, kirolaren pantaila, publizitatearen pantaila, gehiegitasunaren pantaila, zaintzaren pantaila eta jokoaren pantaila.

 

Zer gertatuko da bideoekin?
  • Jasotako bideo guztiak plataforma birtual honetan (VIMEO) eta erakusketa presentzialaren Kontraeremuan txertatuko dira, eta erakusketaren katalogoan, CCCBren artxiboan, CCCBren web-orrian eta erakusketaren komunikazio publikoan agertu ahal izango dira.
  • Erakundeak eskubidea du eduki iraingarria duten, indarrean dagoen legeria edo oinarrizko edozein eskubide urratzen duten edota parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten bideoak ez argitaratzeko.
  • Bideoak 2011ko urriaren 1etik aurrera aurkeztu ahal izango dira, eta ez da denbora-mugarik izango CCCBk bere web-orrian  http://pantallaglobal.cccb.org bideoak aurkezteko aldiaren amaiera-data bat argitaratu arte. Izan ere, hamar urteko epean erakusketaren hainbat ibiltaritza antolatuko ditu CCCBk, eta aldi horretan zuen bideoak eduki nahi ditu.
  • Parte hartzen duten bideoekin lortu ahal izango diren sariak Donostiako Nazioarteko Zinemaldirako sarrerak izango dira (Zinemaldiaren 60. edizioa izango da aurten, 2012ko irailaren 21etik 29ra bitarte) (Lehiaketaren oinarriak).

BIDALKETAK EGITEKO FORMULARIOA

Mesedez, bete eremu guztiak

















captcha