TELEFONO MUGIKORREKO APLIKAZIOAK
PANTAILA GLOBAL BIRTUALA
Pantaila Globalak bisita birtuala planteatzen du paisaia batean barrena; bertan erabiltzailea mugi daiteke, jolastu eta bere kabuz deskubritu ditzake gure erakustaldiko gaikako atalak: historia, politika, kirola, publizitatea, gehiegikeria, jagoletza eta jokoa. Mundu hori erakusketa presentziala osatzen duten elementuen metafora bat da, bi alor infinitu eta kontrajarrietan, eremuan eta kontraeremuan, gauzatuak. Eremuan, atal bakoitzean elkarreraginez, erabiltzaileak erakusketaren edukian sakontzea ahalbidetzen duten bideoak, testuak eta loturak aurki ditzake. Kontraeremuan ekarpenak egin dituztenek bidalitako bideoak erakutsiko dira.
Aplikazioa Iphone-rako, Ipod touch-erako eta Ipad-erako deskargatu
THE OTHER SIDE
The other side izeneko aplikazioa Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroak (CCCB) antolatutako Pantaila Globala erakusketaren errealitate handituko atalean erabiltzeko diseinatu da. Aplikazio horrek galeria bateko eguneroko objektuek zer ezkutatzen duten deskubritzeko balio du aretoa ikusiz eta pantailetako mundu digitalean (aldi berean, presentzia handikoan) sartuz.
Hemen erakusketaren markatzaileak deskarga daitezke png. artxibo formatuan. Markatzaile horietako batzuk, esaterako, Extintor que llega tarde, Cámara de videovigilancia, La caja, eta Sobredosificador de información erakusketaren espazioan dauden objektuekin elkarreragiteko diseinatu dira baina Bebé 3.0 eta El rincón del dictador markatzaileek edozein hormatan finkatu hutsarekin funtzionatzen dute, El observador observado markatzaileak hobeto funtzionatzen du sabaiaren gainean eta Sólo un recordatorio markatzailea lagun baten paparrean ipin daiteke.
Aplikazioa Iphone-rako, Ipod touch-erako eta Ipad-erako deskargatu