"PANTAILA GLOBALA DONOSTIAN" LEHIAKETAREN OINARRIAK

 

Pantaila Globala erakusketak publikoaren parte hartzearekin kontatu nahi du, erakusketa presentzialean ere http://cccb.pantallaglobal.org plataforma birtualaren bitartez jasotako bideoak ikusgai jarriz.

 

Parte hartzen duten bideoekin lortu ahal izango diren sariak Donostiako Nazioarteko Zinemaldirako sarrerak izango dira (Zinemaldiaren 60. edizioa izango da aurten, 2012ko irailaren 21etik 29ra bitarte). Sariak honela banatuko dira:

  • 1 saria, bideorik onenarentzat: Zinemaldiko saioetarako 10 tiketeko bonu bat; tiketek nahi diren saioetara joateko balioko dute, galak salbuetsita.
  • 7 sari, pantaila mota bakoitzeko bat:  2 sarrera Kursaal Auditorioan sail ofizialeko filmen bat ikusteko (hasierako, amaierako eta Donostia Sariko ekitaldiak salbuetsita).

 

Deialdian, mundu osoko pertsona fisiko adindun guztiek hartu ahal izango dute parte, nazionalitatea edozein izanik ere.

 

Bideoak aurkezteko azken eguna: 2012ko irailaren 5ra

 

LEHIAKETAN PARTE HARTTZEKO IRIZPIDEAK

 

Komisarioek Pantaila Globala erakusketan planteatzen dituzten galderei emandako ikus-entzunezko erantzun bat izan behar dute plataforma birtualean aurkeztutako bideoek.

 

Bideoek sinatuta egon beharko dute. Bideoak aurkezten dituen pertsonak egilea edo, adingabeen kasuan, legezko ordezkaria izan beharko du (ikus parte hartzeko oinarriak eta datuak babesteko politika).

 

Ikus-entzunezko lanek 2 minutuko iraupena izango dute gehienez ere, eta pantailak gaur egungo munduan duen ahalmenari buruzkoak izango dira. Gainera, proiektuan zehaztutako pantaila-kategorietakoren batean sartuko dira:

  • Historia pantaila
  • Politika pantaila
  • Kirola pantaila
  • Publizitatea pantaila
  • Gehiegitasuna pantaila
  • Zaintza pantaila
  • Jokoa pantaila

 

Marka, produktu edo elkarteren batentzat publizitatea egiteko asmo nabarmenarekin egindako bideoak ez dira onartuko.

Pertsona guztiek intimitaterako eta norberaren irudirako duten eskubidea errespetatu beharko dute bideo guztiek, ohorerako, pertsonaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearen babes zibilari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoari jarraiki.

Irizpide horiek betetzen ez dituen ezein bideo ez da deialdian onartuko, eta ez da erakusgai jarriko erakusketa fisikoan eta plataforma birtualean (http://pantallaglobal.cccb.org)

 

DEIALDIKO EPAIMAHAIA

 

Oinarri horiek betetzen dituzten bideo guztiak Pantaila Globala erakusketa fisikoaren eta erakusketa birtualaren parte izango dira.

 

Lehiaketa irabaziko duten bideoak komisario talde batek aukeratuko ditu: bideo guztien arteko lehen sariaz gain, pantaila mota bakoitzeko sari bat emango da.

 

Hona hemen epaimahaia osatuko dutenak:

  • Josemi Beltran, Donostia Kulturako Zinema Unitatea
  • Jose Luis Rebordinos, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia
  • Andres Hispano, Pantaila Globala erakusketako komisarioa, eta Juan Insua, CCCB LABeko proiektuburua (Centre de Cultura Contempor├ánia de Barcelona).
  • Susana Soto (San Telmo Museoko zuzendaria) eta Carmen Garmendia (Museoko erakusketen arduraduna), San Telmo Museoaren ordezkari-lanetan.

 

Sariak irailaren 7an jakinaraziko dira.

Parte-hartzaile/irabazle guztiak sariak emateko ekitaldira gonbidatuta egongo dira. Ekitaldi hori irailaren 14an egingo da, San Telmo Museoan.

 

Itzuli formulariora