PARTE HARTZEKO OINARRIAK ETA DATUAK BABESTEKO POLITIKA

JABETZA INTELEKTUALA ETA IRUDI ESKUBIDEAK

 

Parte-hartzaileek deialdi honetarako bideoak aurkezten dituztenean, bideoen erreprodukzioari, banaketari, komunikazio publikoari eta jendearentzat eskuragarri jartzeari lotutako eskubideak lagatzen dizkiote Centre de Cultura Contemporània de Barcelona erakundeari (CCCB aurrerantzean), era esklusiboan ez bada ere, eta bideoetan agertzen diren pertsonen irudia erabiltzeko baimena ematen dute.

 

CCCBk eskubidea du aurkezten diren bideoen edukia onartzeko, eta eduki desegokiak edo iraingarriak dituzten, indarrean dagoen legeria edo oinarrizko edozein eskubide urratzen duten edo parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten bideoak argitaratu gabe utzi ahal izango ditu.

 

CCCBk aurkeztu diren bideoak onartu ondoren, Pantaila Globala erakusketaren plataforma birtualean esekiko ditu, VIMEOren Pantaila Globala kontuan, eta Bartzelonan, 2012ko urtarrilaren 24tik maiatzaren 27ra bitarte egingo den Pantaila Globala erakusketan aurkeztu ahal izango ditu, baita CCCBk hamar urtean eta eremu geografikoaren mugarik gabe egiten dituen aurkezpenetan ere. CCCBk, halaber, erakusketaren katalogoan, CCCBren artxiboan eta http://pantallaglobal.cccb.org web-orrian argitaratu ahal izango ditu bideoak, denbora- eta lurralde-mugarik gabe, eta, komunikazio publikorako, TVEko Soy Cámara programari baino ezin izango dizkio laga, TVEk erabakitako egunetan, bost urteko epea bete aurretik.

 

AITORPENAK ETA BERMEAK

 

1. Parte-hartzaileak honako hau aitortzen eta bermatzen du:

  • 18 urtetik gorakoa da; adingabeen kasuan, formularioa adingabeak sinatu eta onartu beharko du, eta haren legezko ordezkariak adingabeentzako formularioa sinatu eta onartu beharko du berariaz.
  • Identifikazio-datuak egiazkoak eta benetakoak dira.
  • Bidaltzen duen obraren egilea da, obra jatorrizkoa da, eta ez die hirugarren pertsonei plagiatu.
  • Bideoa bertan agertzen diren pertsonen baimenarekin egin da.

 

Parte-hartzaileak bere gain hartzen du arestian adierazitakoaren erantzukizuna, eta, horren ondorioz, CCCB ez da izango, ezein kasutan ere, aurreko bermeak betetzen ez badira edo urratzen badira hirugarrenei eragiten zaizkien kalteen erantzulea.

 

Pantaila Globala erakusketarako deialdi honen oinarriak onartzean, parte-hartzaileek adierazten dute pribatutasun-politika eta VIMEO plataformaren baldintzak ezagutzen dituztela, horiekin bat datozela, eta, nolanahi ere, CCCB erakundea plataforma horrek Pantaila Globala erakusketan aurkeztutako bideoei ematen dien erabilera orotaz salbuesten dutela.

 

2. CCCBk adierazten eta bermatzen du bideoei ez diela oinarri hauetan ezarritakoez bestelako erabilerarik emango eta, bereziki, jasotako bideoak ez dituela erabiliko erakundearekin zerikusirik ez duten produktuak eta/edo markak sustatzeko.

 

CCCB-REN ESKUBIDEAK

 

1. CCCBk komunikatuak bidali ahal izango dizkie deialdian parte hartzen dutenei baliabide elektronikoen bidez, etapen berri emateko.

 

2. CCCBk eskubidea izango du oinarri horiek edonoiz aldatzeko. Edonola ere, oinarri berriak http://pantallaglobal.cccb.orgweb-orrian argitaratuko dira, eta argitaratzen diren egunean bertan jarriko dira indarrean.

 

Aurreko paragrafoaren kasuan, parte-hartzaileak edonoiz utzi ahal izango du Pantalla Global erakusketarako deialdia. Horretarako, CCCBri jakinarazi beharko dio (helbide elektronikoa: lab@cccb.org). Parte-hartzaileak deialdia uzten ez badu, oinarri berriak onartzen dituela ulertuko da.

 

3. Parte-hartzaileak oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen ez baditu, CCCBk eskubidea izango du lehiaketan parte hartzeari uzteko.

 

DATUEN BABESA

 

Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluari jarraiki, jakinarazten dizugu zure datuak CENTRE DE CULTURA CONTEMPORÀNIA DE BARCELONA zentroaren ardurapeko ACTIVIDADES CULTURALES, ARTÍSTICAS Y EDUCATIVAS fitxategian sartuta daudela. Zure datuak CCCBren jarduerak zabaltzeko eta kudeatzeko helburu bakarrarekin tratatuko dira.

 

Era berean, datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluari jarraiki, jakinarazten dizugu zure datuak CENTRE DE CULTURA CONTEMPORÀNIA DE BARCELONA zentroaren ardurapeko COMUNICACIÓN Y DIFUSIÓN DE PROGRAMA fitxategian sartuko direla. Zure datuak CCCBren jarduerak zabaltzeko helburu bakarrarekin tratatuko dira.

 

Zure datuak ez zaizkio beste ezein hirugarreni lagako, legeak kontuan hartzen dituen kasuetan izan ezik.

 

Zure datuak adierazitako baldintzetan tratatzeko baimena ematen duzu. Eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko dituzun eskubideak erabil ditzakezu fitxategiaren arduradunaren aurrean, CCCBren Erregistro Nagusian (helbidea: C/ Montalegre, 5, 08001 Bartzelona; gaian Ejercicio de derechos LOPD idatzi behar da).

 

LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIO ESKUDUNA

 

Pantaila Globala erakusketarako deialdi honen ondorioz parte-hartzaileen (egile gisa eta bideoak ustiatzeko eskubideen titular gisa), CCCBren edo eraginpeko beste pertsona batzuen artean sortzen diren gatazkak Bartzelonako Epaitegietan eta Auzitegietan ebatziko dira, eta Espainiako legea aplikatuko zaie.

 

Itzuli formulariora