LEGE OHARRA

1. ERABILTZAILEARENTZAKO INFORMAZIOA

 

1.1 Webgune hau eta bertako eduki guztiak (testuak, irudiak, soinuak, datu-baseak, kodeak eta beste edozein material barne) CCCBren edo erabilera baimendu duten hirugarrenen jabetzakoak dira. Material hori guztia jabetza intelektuala babesteko legeriaren babesean dago. Titularrek eduki horien gaineko jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituen edozein egintzak eragindako kalte-galerak ordaintzeko legez bidezkoak diren ekintzak egin ahal izango dituzte.

 

1.2 CCCBk eskubidea du webgunearen aurkezpena, konfigurazioa eta edukiak, zerbitzuen eskaintza eta webgunea erabiltzeko beharrezkoak diren baldintzak bere kabuz, noiznahi eta aldez aurretik ohartarazi gabe aldatzeko. Webgune hau erabiltzeak esan nahi du erabat eta erreserbarik gabe onartzen direla lege-ohar honetan bildutako baldintzak.

 

1.3 CCCBk zorrotz betetzen du datu pertsonalak babesteari buruz une bakoitzean indarrean dagoen araudia, eta erabiltzailearen datu pertsonalak babesteko legez eska daitezkeen neurriak hartuko ditu, datu horien pribatutasuna eta konfidentzialtasuna zainduta. Webgunearen erabiltzailearen komunikazioetan datu pertsonalak badaude, informazioaren konfidentzialtasuna eta erabiltzaileen pribatutasuna ahal den neurrian bermatzeko ezarritako "ingurune segurua" izeneko komunikazio-sistemaren bidez egingo dira komunikazio horiek.

 

1.4 CCCBk webgunearen bitartez egiten diren komunikazio eta transakzioen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak eta mekanismoak hartzen ditu, teknologiaren egoeraren arabera eta transakzio motari eta erabiltzaileen eskura jarritako zerbitzuei jarraiki. Webgunearen erabiltzaileei jakinarazten zaie beren datu pertsonalak ez direla gaileten (cookieen) bidez kontrolatuko.

 

1.5 Webgunearen erabiltzaileak esanbidezko eta zalantzarik gabeko baimena ematen dio CCCBri emandako datuak erakundearen fitxategi automatizatuetan txertatzeko, eta datu horiek webgunearen mantentzea kudeatzeko helburuarekin tratatzeko eta erabiltzeko, datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki. Emandako datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko eta/edo ezeztatzeko eskubideak erabili ahal izango ditu noiznahi erabiltzaileak, indarrean dagoen araudiari jarraiki. Horretarako, honako helbide honetara jo beharko du: info@cccb.org.

 

2. ERABILTZAILEARENTZAKO BETEBEHARRAK/DEBEKUAK

 

2.1 Erabat debekatuta dago orrien edukia eta kodea banatzea, kopiatzea, aldatzea edo bidaltzea, CCCBren esanbidezko eta idatzizko baimena lortzen denean izan ezik. Erabiltzaileek ezin dute, inondik ere, orri honetan ematen den informazioa saldu edo laga, bermea barne.

 

2.2 CCCB legez erregistratutako marka bat da, haren web-domeinua (www.cccb.org) bezalaxe. Erabat debekatuta dago marka hori CCCBren aldez aurreko eta idatzizko baimenik gabe erabiltzea edo erreproduzitzea.

 

3. CCCB ERAKUNDEA ERANTZUKIZUNEZ SALBUESTEKO KLAUSULAK

 

3.1 Webgune honen bidez emandako administrazio-informazioak ez du ordezkatzen aldizkari ofizialetan formalki argitaratu beharreko legeen, xedapen orokorren eta akten legezko publikotasuna, horien edizioa baita benetakotasunaren eta edukiaren fede ematen duena.

 

3.2 CCCBk ez du bermatzen webguneak eta zerbitzariak birusik ez dutenik, eta ez du bere gain hartzen honako hauen erantzukizuna: CCCBrekin zerikusirik ez duten arrazoiek eraginda sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan gertatzen diren interferentzien, ez-egiteen, etenduren, birus informatikoen, telefono-matxuren edo deskonexioen ondoriozko kalteak eta galerak, telefono-lineetan izandako akatsek edo gainkargek edota Internet sisteman edo beste sistema elektroniko batzuetan izandako gainkargek eraginda sistema elektrikoaren erabileran izandako atzerapenak edo blokeoak, eta hirugarren batzuek legez kontra eskua sartzean eragindako kalteak.

 

3.3 CCCB erakundea ez da izango hirugarren batzuek webgunean bildutako informazioari ematen dioten erabileraren erantzulea. Dena dela, dokumentu eta aplikazio jakin batzuetarako ezartzen diren aginduei eta ohartarazpenei jarraitu beharko die. Era berean, ez da izango esteken bidez edota Administrazio honekin zerikusirik ez duten iturrien bidez lortutako informazioaren erantzulea.

 

3.4 CCCBk ez du bermatzen webgunearen eta horren zerbitzuen eskuragarritasuna eta funtzionamenduaren jarraitutasuna. Ahal den neurrian, webgunearen eta zerbitzuen funtzionamenduan izango diren etenduren berri emango da aldez aurretik.

 

3.5 Webgune honi lotutako gatazkak ebazteko, Estatu espainoleko eta Kataluniako autonomia-erkidegoko zuzenbideari baino ez zaie jarraituko, eta Bartzelonako epaitegiak izango dira eskudun bakarrak. Webgunearen erabiltzaile orok, haren lurralde-jurisdikzioa edozein izanik ere, klausula hau betetzea eta errespetatzea onartzen du, eta esanbidez uko egiten dio dagokion beste edozein foruri.